Larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoa aske uztea eskatu zen atzo Irunen
Kalera Kalera ekimenak deituta, hamarnaka lagun bildu ziren atzo Irungo epaitegien aurrean elkarretaratze batean larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren askatasuna eskatzeko.
Mobilizazioan irakurritako testua:

Espainiako espetxe politika kriminala Ibon Iparragirre preso politikoa hiltzen ari da. Ibonek hiesa dauka. Atxilotu eta Sevilla II espetxera urrundu zutenean bere karga birala zortzikoiztu egin zitzaion. 2011n, bere osasun egoera larriaren ondorioz, espetxe araudiko 100.2 artikulua ezarri zioten. Artikulu horren arabera espetxe arindua ezarri zioten eta horrek espetxealdia bere etxean betetzea ahalbidetu zion.

Ilusioz bizi dugu une historiko hau. Ilusioz, itxaropenez, arduraz eta, batez ere, arretaz. Kataluniak urriaren 1ean hitzordu bat du demokraziarekin, hitzordu bat du etorkizunarekin. Hilabete barru bide emango zaio katalanen hitzari eta borondateari. Gehiengo zabalez, etorkizuneko estatus politikoa erreferendum baten bidez erabakitzera doaz. Kataluniako herriaren ametsa betetzera doa eta haien ametsa gurea ere bada: herritar gisa erabakitzea.
