Ekainaren 24an amnistiaren aldeko manifestazio nazionala antolatu dute Bilbon
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.- Hasteko, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak modu berezian gogoratu nahi du, gaurkoan 14. eguna gose greban eta itxialdian betetzen duen Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoa.


Euskal preso politikoak urrundu zituztela 30 urte betetzen diren honetan, Kalera kalera ekimenak "Maite zaituztegu, kalera!" leloarekin kartzeletara martxa antolatu du. Maiatzaren 20an autobusez martxa Euskal Herritik Espainiako eta Frantziako sei kartzelatara: Curtis, Fleury, Picassent, Puerto, Roanne eta Saint Maur.
Kalera kalera.- Indar errepresibo espainiarrek 7 hildako utzi zuten Euskal Herrian duela 40 urte preso politikoentzat Amnistia eskatzeagatik. Manifestazio nazional batekin Errenteria-Oreretan ekarriko dugu guzti hura gogora larunbat honetan 17:30etan.
SARE Hondarribiak enkartelada berezia egin nahi du datorren larunbatean, hilaren 29an, San Pedro kalean, gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea eskatzeko. Hamabi eta erdietan hasi eta ordu bietan bukatzeko.
