Preso gaixoen askatasunaren alde hainbat deialdi asteburu honetan
Espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan «alarma guztiak» piztu dira azken egunetan Oier Gomez, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal preso politikoen inguruan jaso diren berriak.
Oier Gomez Pitie Salpetrieko ospitalean dago, biopsia baten zain, Ibon Iparragirrek bi eraso jasan zituen 24 ordutan Alcala Mecoko espetxean eta Manu Azkarate tolosarra ere ospitaleratu egin behar izan dute.


Lehenengoa, SAREk deituta, 17:30ean La Casillatik aterako da, "Euskal presoak Euskal Herrira - derechos humanos, resolución, paz" "#SalatzenDut" lemapean.
Atzo eguerdian San Juan plazan hamarnaka lagun bildu ziren argazki batean, datorren larunbatean, urtarrilaren 14an, Bilbon preso eskubideen defentsan egingo den manifestaziora joateko deia egiteko. 
12:30ean kontzentrazioa Sargia parkean