Larunbatean manifestazioa Irunen: "konponbideari erasorik ez!! - Iratxe eta besteak askatu!"



Sortu Bidasoa- Ostiralean, hilak 25, Entzutegi Nazionalak bilkura egingo du euskal preso politikoek banaka egindako Euskal Herriratze eskaerei erantzuteko.
Gaur iluntzean Irunen, ehun lagun inguru atera dira kalera Iratxe Sorzabal irundarraren atxiloketa salatzeko. Eguraldi txarrari aurre eginez, zortziak pasata zirenean San Juan plazatik atera dira manifestariak eta Irungo erdialdea "Iratxe eta besteak askatu - errepresiorik ez" lemapean kurritu dute.

Irun jaietan murgiltuta egon arren, hileko azken ostiralero bezala, 70 bat lagun presoen eskubideen defentsan kontzentratu dira Zabaltza plazan.
Txapel beltza krespoi beltza moduan zeraman ikurrina batekin, bildutakoek iragan asteazkenean zendu zen Periko Solabarria gogoratu dute. Euskal preso politikoen defentsan militante nekaezina izan zen Periko.