Larunbatean “Giza eskubideak, bakea eta konponbidea” lelopean manifestazioa Donostian
Antolatzaileak: 04/08 epaiketako kideak, abokatuak, AHT Elkarlana, Alternatiba, Aralar, Bilgune Feminista, CGT, LKN Euskal Herria, CNT, Ezker Batua, Egiari Zor, EHE, EHNE, ELA, Eraiki Aralar, Ernai, Esait, ESK, STEE, Etxerat, Ezker Gogoa, Gazte Abertzaleak, Gite-Ipes, Godatu, Hiru, Ikasle Abertzaleak, Lab, Lokarri eta Sortu

Datorren larunbatean, beste behin ere, milaka eta milaka lagunek Bilboko kaleak beteko dituzte euskal preso politikoen eskubideen defentsan.


Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarra Alemaniako Manheim herrian atxilotu zuten atzo ostiralean. Alemaniako Ikerketa Kriminaleko Bulego Federalak (BKA), Polizia Nazionalak eta CNIk elkarrekin egindako operazio batean atxilotu zuten iheslari politikoa.