Irun eta Hendaia arteko muga "inposatua" dela salatu dute, eta hilaren 20an Gernikako Aberri Egunera joateko deia luzatu dute.
Jardun.- Hamaika dira Euskal Herri Langilearen zapalkuntzak bere horretan jarraitzen duela ikustarazten dizkiguten adibideak zein horiek betikotzera bideratutako mugak. Jakina da estatu burgesek haien batasun nazionala mantentzeko beste nazio batzuk zapalduta mantentzen dituztela haien gaineko mugak inposatuz, nazio zapalduen berezko identitatea desagerraraziz. Frantziar zein Espainiar estatuen kasuan Euskal Herria bitan zatitzen dutelarik.
Melillan hildako migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasuna. Melillako gizarte-taldeek eta migratzaileen komunitateek eskatuta, uztailaren 1ean, ostirala, kontzentrazioa deitu da, Espainiako Estatuko beste hiri batzuekin koordinatuta, 19: 30ean, Irunen, San Juan Plazan. Halaber, gertatutakoari buruzko ikerketa independente bat egitea eta dagozkion erantzukizunak argitzea eskatu da.

LAB Sindikatua.- Atzo goizean (larunbat honetan) beste pertsona bat hil da Irun eta Hendaia mugan. Biktima Boli-Kostako 40 urteko gizon bat zen, Bidasoa ibaia igerian zeharkatzen saiatzen ari zen, polizia-kontrolak saihesteko. 2021ean zenbatutako zazpigarren heriotza da, hilabete honetako laugarrena.

Antxeta Irratia.- Azaroak 8 hontan 50 migrante bildu dira San Juan plazan goizeko 7:00etan. Muga trebeskatu nahi zuten nola edo hala, eta taxiak hartuta «batek daki nondik saiatu diren», dio kezkatua bertan topatu dituen Harrera Sareko Antxonek. Haien pista galdu dute gero Harrera Sareko bolondresek.