Irungo Ahal Dugu-ren Kalez Kale ekimena Larreaundira iritsiko da datorren ostegunean
Irungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da Larreaundi auzoan, Kalez Kale ekimenaren bigarren saioan. Eguzkitzaldea kalean egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kide batzuk, 18:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.

"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa egingo da Gure Moradan (Izaga kalea 9) urriaren 10etik 23ra.
Irungo Sí se Puede-k eta Irun Ahal Dugu-k “Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari” babesa ematen diogu eta herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu. Lanuztea martxoaren 8an, 12:00etatik 12:30era izango da.
Miguel Ardanuy Ahal Dugu-ko partaidetzako arduradunak, Nagua Alba Euskadi Ahal Dugu-ko Idazkari Nagusiak eta Elkarrekin Podemoseko Pili Zabalak datorren Igandean aurkezuko dute Hacemos! tailerra Irunen. Ahal Dugu-k herrialde osoan antolatu dituen 50 tailerretako bat da, eta xedea auzoetan eta udalerrietan gizarte proiektuak garatzea da.
Luis Gonzalo Segura Lurreko Armadako teniente ohiak ekintza publiko batean parte hartuko du ostiral honetan Irunen. Bertan, indar armatuetako ustelkeriari eta abusuei buruzko hitzaldi bat emango du.
Ahal Dugu-ren Gizarte Zibilarekiko Harremanetarako idazkari eta diputatu nazional Rafa Mayoralek, Ahal Dugu-ren fundatzaileetako Juan Carlos Monederok eta Pilar Garrido senatariak parte hartuko dute datorren asteazkenean, Irunen, “Vamos!” herritarren partaidetzarako ekimena egingo den ekintza publiko batean. 