145.142 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrak legegintzako herri-ekimen bat izapidetzeko onar dezan
EHPM.- Lau hilabete igaro dira EHPMk 60 urtetik gorako pentsiodunen Gizarte Segurantzaren pentsio eskasak, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 100eraino osatzeko Herri Ekimen Legegilearen bigarren faseari ekin genionetik. Eta gaur iragarri dezakegu erabateko arrakastaz gainditu dugula bigarren fase hau, eta emaitza ikusgarria lortu dugula.