Datorren astelehenean, Urriaren 29a, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.
- Pentsioen blindajea.
Manifestaldi baterako deia egin da datorren larunbatean (urriak 6) Donostiara joateko. Manifestaldia Alderdi Eder lorategietatik aterako da arratsaldeko bost eta erdietan. Gipzukoako pentsiodunen elkarteek eta plataformak egin du deialdia.
Txingudiko pentsiodunen mugimendutik, datorren urriaren 1ean, eguerdiko 12tan, San Juan plazan burutuko dugun kontzentraziora hurbiltzeko deia luzatzen diegu hiritar orori.