"Kontzentrazioetara eta mobilizazioetara bertaratu diren pentsiodunek emandako laguntza eskertu nahi dugu"
Txingudiko pentsiodunen mugimendua .- Eskualdean burutu ditugun kontzentrazioetara eta mobilizazioetara bertaratu diren pentsiodunek emandako laguntza eskertu nahi dugu, baita Donostiaraino joan ziren hiritar bidasotar guztiei (aitona-amonak, seme-alabak, bilobak) ere iragan larunbatean, pentsio duin batzuen aldeko aldarrikapena egiteko.

Joan den ostegunean, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, milaka pentsiodun Irungo kaleetatik manifestatu ziren, Udaletxetik San Migueleko INSS-eko bulegoetaraino espaloietatik joan ziren. Fatima Bañezi, Enpleguko eta gizarte-segurantzako ministroa, zuzendutako gutun bat aurkeztu zuten, bere haserrea hari erakutsiz eta pentsio justuak eskatuz.
Mila bat pentsiodun elkartu gara gaur San Juan plazan eta Postetxeko bulegora joan gara %0,25eko igoera ziztrina jakinarazten zaigun eskutitza itzultzeko.
Sare sozialetik egindako deialdiek, Irungo San Juan Plazan urtarrilak 15 eta 22ko elkarretaratzeak egiteko aukera eman zuten. Bailarako pentsiodun talde bat, gaur urtarrilak 24ean elkartu eta zera diogu: Irungo San Juan Plazan, Udalaren aurrean, urtarrilak 29an, goizeko 12etan egingo den deialdi berria babesten dugula. Gure pentsioen erosteko ahalmenaren alde.