Pentsio duinak eskatzeko egiten diren moblizizazioak indartuak atera dira asteleheneko manifestazioari esker
Astelehen eguerdian, 1500 pertsona inguru, Irun erdian zehar, burutu den manifestazioak, gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu.
Pentsionisten mugimendua inoiz baino biziago daudela eta etorkizunean, gaur egungo eta ondorenean etorriko diren pentsionisten eskubideak defendatzeko prest daudenaren adierazpen nabarmena izan da.

Datorren astelehenean, irailak 24, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.

