EHPM.- Beste urte batez, EHPM kalera aterako gara eskubideak adinarekin iraungitzen ez direla aldarrikatzeko. Adinekook bizi-baldintza duinak izateko eskubidea dugu, pentsio publiko, duin eta nahikoak, zerbitzu publiko unibertsalak eta gure arretabeharrak beteko dituen zaintza-sistema publikoa eskainiz.

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko Ehbilduk hiria Tenkatutako bizitegi eremua izendatzeko prosezua hasteko mozioa aurkeztuko du osteguneko osoko bilkuran. Ezaguna dugu hirian etxebizitzarekin dugun arazo larria, eta horren aurrean politika eraginkorrak egiten hasteko garaia da. Tenkatutako gune bihurtzeak politika horiek gauzatzen lagunduko du.

Iametzak eta Ara!Gorputz.- Aplikazioa euskara hutsean dago eta hilerokoari buruzko informazioa biltzeaz gain, norberaren zikloaren jarraipena egin ahal izateko funtzionalitateak txertatzen ditu. Bertan biltzen diren datuak ¡ikerketa feminista helburuekin soilik erabiliko direla ziurtatzen eta bermatzen dute egileek. Aplikazioa hilerokoaren ikuspegi feminista batetik eraikia izan da.