Abotsanitz.- Udaberri politikoaren adierazleak non-nahi ikusten hasiak gara. Adibidez, hautagairen baten argazki eta publikazio kopuruaren igoera esponentziala; ordezkari instituzionalen bisita etengabeak, denbora luzean mugitu ez diren proiektuen berraktibazioa edo bete ezingo diren promesak egitea. Bai, maiatzean hauteskundeak ospatuko dira, Udal eta Foru hauteskundeak, alegia.

Hondarribiko EH Bildu.- Gipuzkoa plazan burututako ekitaldi politikoan aurkeztu du gaur Hondarribiko EH Bilduk Maiatzeko hauteskundeetan alkategai aurkeztuko duen Garoa Lekuona Izeta.

ELA Sindikatua.- Urte eta erdi baino gehiago eman dute negoziatzen. Mahai gainean egon diren proposamenek langileen pobretzea besterik ez zuten ekartzen, eta horren ondorioz, negoziaketa mahaia blokeatuta egon da.

Euskal Herriko Pentsioduen Mogimendua.- SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioak deitu dituzte larunbaterako, eguerdiko 12etan, Bilbon (Jesusen Bihotza plaza), Do- nostian (Boulevard) eta Gasteizen (Andre Maria Zuriaren plaza). Eta gizarte mugimendu eta eragile guztiak gonbidatu dituzte horiekin bat egitera, Osakidetzaren defentsan eta osasun publikoa desegitearen aurka.