Gipuzkoako SOS Arrazakeria eta Zehar Errefuxiatuekin elkarteteetatik hasiera eman nahi diogu Izan Harrerako hirugarren edizioari, pertsona errefuxiatuekin burutzen dugun mentoretza soziala programa.
Proiektuan parte hartu nahi duten pertsonak behar ditugu, harrera izan nahi duten pertsonak. Aurten, proiektua Irun, Errenteria, Villabona, Pasaia eta Tolosan burutuko da.

Irungo Sortu.- Irungo Sortuk honakoa adierazten du Iratxe Sorzabalen aurkako sententziaren aurrean.
Irungo Sortuk oso larritzat jotzen du Iratxe Sorzabal irundarrak, asteartean, 24 urteko kartzela zigorra jaso izana. Sententzia honekin argi geratu da tortura ez dela iraganeko kontua. Gaur egun, hemen eta orain, Iratxe Sorzabalek jasandako torturan oinarritzen den kondena luzea ezartzea da horren adierazle garbia.

Felix Martin Camara dokumentalgileak eta Zoa Tamara Cuellar antzerkigileak Erribera 2020 beketako bat jaso dute, Larreaundi auzoko belaunaldien arteko ikerketa eta adierazpen artistikoaren proiektua gauzatzeko: "Restrospectiva de un barrio Obrero como Espejo Cóncavo de Irun".

Nagore filmaren ardatza, Nagore Lafagge Erizaintza ikaslearen heriotza bortitza da, Nafarroako Unibertsitate Klinikako psikiatra baten eskutik, 2008ko San Fermin jaietan.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Irungo ErrepublikarrakLiburu berri hau aurkeztu genuen, faksimile moduan, 1936ko kolpe militar faxistaren ondorio ugarietako batera hurbiltzeko. 1939ko erbestea ez zen izan milaka pertsona herrialde desberdinetan sakabanatu zituen bakarra, baina bai, erbesteratutako pertsonen kontingentziagatik, ordura arte espainiar estatuan izan zirenak baino handiagoa.