
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- EHPMKk hilean 1200€-ko LGSa aldarrikatzen du, eta 2010eko eta 2012ko LANERREFORMAK indargabetzea; izan ere, horren arabera, Espainiako Estatua da prekarietate handiena duena, behin-behinekotasun handiena duena eta gazteen langabezia-tasa handiena duena. Eta parterik txarrena eramaten dutenak emakumeak dira, bertakoak edo emigranteak, gizonek baino langabezia-tasa handiagoa dutenak, % 30 gutxiago kobratzen dute batez beste, eta haien pentsioak % 37 baxuagoak dira.

Irungo Ezker Abertzalea.- Irungo Ezker Abertzaleko kideok elkarretaratzea antolatu dugu heldu den urtarrilaren 31n gauzatzeko. Irungo San Juan enparantzan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Lakaxita Gaztetxea.- Larunbat, igande eta astelehen gauean (hilak 22, 23 eta 24) sufritutako lapurretak direla eta, herritarrei zuzentzeko beharra ikusi dugu Lakaxita gaztetxetik. Izan ere, azken hiru lapurreta hauetaz gain beste 3 lapurreta sufritu ditugu azken urte honetan, guztira 6 izanik. Nahiz eta espazioa eta estruktura indartzeko neurri desberdinak hartu diren sufritutako lapurreten aurrean, lapurrak Lakaxitara sartzeko bidea topatu dute, material, gailu eta diru kopuru desberdinak haiekin eramanez eta estrukturetan kalteak sortuz.

Historia ugarik osatzen dute Gipuzkoako historia. Iragan ez oso urrun batean probintziako pertsona askok bizitza hobe baten bila emigratzea erabaki bazuten ere,lurraldearen oraina eta etorkizuna munduko hainbat lekutan jaiotako pertsonen etorrerari esker eraikitzen ari dira.

Almudena Grandesen memoria ohoratzeko hil honen 31n Irungo Udalbatzan aurkeztu behar zen mozioa otsailera atzeratu da.
"Txingudiko Elkarte Feminista" eta "Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak" mozio bat aurkeztuko dute udaletxeko osoko bilkuran, gure hirian Almudena Grandesen memoria ohoratzeko eskatuz, kale edo plaza bat eskainiz gure hiriko gune esanguratsu batean, bere pertsonaren, bere obraren eta bizitzan zehar defendatu zituen balio zibikoen oroigarri gisa.
EH Bildu.- 2021 urteko kreditu aldaketan EH Bilduk udal gobernuarekin lortutako akordioari esker, 117.000 euroko partida bat txertatu zen Irungo landa-bideak konpontzeko. “Bide batzuk oso egoera txarrean zeuden eta beste gai batzuekin batera, arazo honi heltzea erabaki genuen” diote koalizio abertzaletik.