“Mundu Berri bat EH-tik” JARDUNALDIA

Euskal Herri luze zabalean, geroz eta TOKIKO EKOSISTEMA ERALDATZAILE gehiago sortzen ari dira. Bakoitza bere LURRALDEKO errealitatera egokituta eta TOKIKO BEHARRAK erdigunean jarriz.

Euskal Herri luze zabalean, geroz eta TOKIKO EKOSISTEMA ERALDATZAILE gehiago sortzen ari dira. Bakoitza bere LURRALDEKO errealitatera egokituta eta TOKIKO BEHARRAK erdigunean jarriz.

LAB Sindikatua.-.- Gaur (Urriaren 11ren ordez) Ziburun, goizaldeko 05:30ak aldera, hiru gazte hil dira eta laugarren bat larriki zauritua izan da. Pertsona horiek migrazio-bidean zeuden, Ziburu eta Donibane-Lohizune lotzen dituen trenbidearen ertzean lo egiten. Horietako biri buruz ezagutu ahal izan dugu Aljeriatik zetozela eta 28 eta 36 urte zituztela.
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak hitzaldi-eztabaida antolatu du gai horiek jorratzeko, eta honako hauek izango ditu: Pablo Mayoral Rueda ( “La Comuna de presos y presas del Franquismo" ko presidentea”) eta Josu Ibargutxi San Pedro (“Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformaren" bultzatzailea)
Irungo EH Bildu.- Azken asteetan ikusten ari gara argindar enpresa handiak egunez egun igotzen ari zaizkigula argindarraren prezioak. Ez dago markak apurtzen ez dituzten egunik. Irungo EH Bildun uste dugu nahikoa dela esateko unea iritsi dela, elektrikoen lapurretaren aurrean planto egiteko unea iritsi dela. Hori dela eta, ostiral honetan, 22:00etan Irungo udaletxeko argiak itzaltzea eskatu dugu erregistro bidez.
Abotsanitz.- Gobernu taldeak alternatibarik planteatu gabe Portu auzoan mugikortasun-murrizketak martxan jartzeko erabakiaren zentzugabekeria ikusita, auzo mugakideetan sortutako alboko kalteen aurrean, eta hondarribitarren haserre justifikatuaren aurrean, Abotsanitz Udal Taldeak atzera egiteko eta aurreko astean hartutako aldebakarreko neurriak indarrik gabe uzteko eskatu dio EAJri.