
EH Bildu.- Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean.

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak ekonomiari eusteko eta kontsumoa sustatzeko diru-laguntza proposamena aurkeztu zuen joan den asteazkenean Hondarribiko Udalean. Osasun krisiak eragindako larrialdi ekonomikoa arintzeko neurriak dira proposatzen direnak, eta era azkar eta prozedura erraza erabiliz abiatu beharko lirateke. Covid-19aren aurrean enpresei laguntzeko sorturiko diru partidatik 700.000 euro erabiltzea eskatu du Abotsanitzek.
Bidasoako Sare.- Larunbata bidasoakoa Sarek antolatutako ekimenaren berri eman nahi dizuegu. Goizeko 10etan San Martzial ermitara abiatu ginen Urdanibia plazatik. Aldabe mendian, San Martzial ermitaren magalean. Azkenik zabaltza plazan mosaikoa osatu dugu. Gatazkaren ondorioak eta presoen afera konpontzeko garai da behingoz.

ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ONEKAk emakumeek eta, bereziki, gure kolektiboak, hau da, adineko emakumeek jasaten duten indarkeria salatu eta borroka bide horretatik
jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

Ostiralean Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi zutenez, Aitor Olaizola preso politiko irundarra Palentziako espetxera hurbilduko dute, Euskal Herritik 310 kilometrora dagoen espetxera, hain zuzen ere. Gaur egun, Aitor 660 km-ra dago Caceresko espetxean. Aitor 2001eko martxoaren 25ean atxilotu zuten, eta 19 urte baino gehiago daramatza kartzelan.