Portada

ELAk azaroaren 17rako greba orokorra deitu du zaintzako hainbat sektoreetan

ELA Logo

Milaka langileren aldarria izango da zaintza profesionala (gehienbat pribatizatua) publikoa, duina, unibertsala eta doakoa izan behar dela

ELA Sindikatua.- ELAk azaroaren 17rako greba orokorra deitu du lan merkatu formal prekaritzatuan egoera bereziki kalteberan dauden pertsonak zaintzeko ardura duten sektoreetan (adinekoak, adin txikikoak, aniztasun funtzionala dutenak edo bazterkeria sozialeko arriskuan daudenak...). Grebara deituta daude Hego Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) milaka langile.

Egoera berriaren aurrean, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak astelehenetako kontzentrazioen deialdia egin du, besterik jakinarazi arte

concentracion pensionistas sept 2020

Oso une gogorrak bizitzen ari gara

Modu kezkagarrian ari dira hazten Covid-aren kutsatzeak; ospitalizazioak, ZIUko sarrerak… heriotzak.

Zoritxarrez, murrizketa berriak izango ditugu. Alarma-egoera dekretatu da, dagozkion neurriekin (batez ere, gehien eragiten digutenak: mugikortasunerako murrizketak eta/edo gomendioak, ordutegiak, familia- eta gizarte-bilerak).

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin