Elkartea irekitzeko baimena
Bidasoako E.K.T.- Jakingo duzuenez, Gobernuak elkarteak irekitzeko baimena eman du , baldiltza batzuekin.
Hori dela eta, juntakideek, modu egokien dena antolatzeko asmoz martxan jarri gara.
- Gehiago irakurriElkartea irekitzeko baimena -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Gaurkoan Patxik bere 15. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabietan egindako egarri greba batzen zaizkio. Bere egoeran ez dago aldaketa azpimarragarririk. Berrogeialdian jarraitzen du erizaindegian eta gose grebarekin aurrera jarraitzen du.
Gaurkoan Patxik bere hamairugarren eguna betetzen du gose greban. Ez da asko Patxiren inguruan gaur daukagun informazioa, baina daukaguna honakoa da:
Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoera dela eta, Irungo Erlaitz gazte erakundeko 7 kidek 48 orduko baraualdia hasi dute gaurko 13:00etan, elkartasun keinu gisa. Patxi ospitaleratu dute, eta egoera ezin larriagoa denez, hori salatzeko aurrera eramango dute baraualdia.
Patxi Ruizek hamaikagarren eguna bete du gaur gose eta egarri greban. 60 kilo pisatzen zuen atzo eta erizainak elektrokardiograma ere egin zion. Alabaina konfiantzazko medikuek erantzunik jaso gabe jarraitzen dute. Konfiantzazko medikuek analisi sakonagoak egin diezazkioten eskatu dute abokatuek epaitegira bidalitako fax baten bidez.