Salbuespen legediarekin amaitu eta euskal presoak etxeratzeko prozesua martxan jarri beharra dago
ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU.- Zenbait hurbilketa eta gradu aldaketa eman badira ere, azken asteotako gertakariek erakusten dute euskal presoen gaineko salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen duela.
Badira 9 egun Patxi Ruizek gose eta egarri greba hasi zuenetik, espetxeko funtzionario baten aldetik jasotako mehatxuen ondotik. Egoera muturrekoa da eta Espainiako Gobernuari exijitzen diogu berehala konponbidea bideratu dezan.


Patxi Ruizek gose eta egarri grebako zortzigarren eguna betetzen du gaur. Hurkoei egindako deian bere borroka berretsi du eta bukaerara arte joateko prest dagoela esan du. Egunak pasatu arren, konbikzio eta koherentzia osoz hitz egiteko gai izan da.
Espainiako Asociación Nacional del Informadores Gráficos de Prensa, Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartea, Asociación de Fotoperiodistas de Cadiz, Asociacion de Reporteros de Navarra, Asociación Profesional de Fotoperiodistas Asturianos, Asociación Profesional de Periodistas Cantabros, Asociacion Informadores Graficos de Prensa de Murcia eta Asociacion de Informadores Graficos de Talavera de la Reina-k, Espainiako Osasun Ministerioari eskatzen diogu ezabatu dezala, normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren 1. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu-mailako murrizketa jakin batzuk malgutzeari buruz, BOEn, maiatzaren Yan argitaraturiko SND/399/2020 Aginduko 39.6 artikulua - Hedabideak liga profesionaletako entrenamenduetara joaterik ez izateari buruzkoa -. 

