Portada

Asteazkenean berriz Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen

Data: 
Asteazkena, Ekaina 3, 2020 - 20:00 -tik Osteguna, Ekaina 4, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
San Juan plaza

Gaurkoan Patxik bere 22. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Berri aipagarririk ez dago bere egoeraren inguruan baina, jakina, egunak pasa ahala Patxiren osasuna andeatzen joaten da.

Larunbat eguerdian Irunen eta arratsaldean Donostian mobilizazioak deitu dituzte Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko

Data: 
Larunbata, Maiatza 30, 2020 - 13:00 -tik Igandea, Maiatza 31, 2020 - 12:55 -ra
Non: 
Irun: 13:00etan San Juan plazan - Donostia: 20:15ean Bulebarretik

Gaurkoan Patxik bere 19. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Gose eta egarri grebaren ondorioz, nahiko mingarriak izaten ari diren zauriak atera zaizkio mihian (mihi fisuratua delakoa) eta momentuz ez diote horretarako tratamendurik eman.

Estatu espainiarreko informatzaile grafikoek informazioa emateko eskubidea aldarrikatu dute Ligaren eta Kirol Kontseilu Gorenaren aurrean

Concnetración Informadores GráficoCOVID-19ren pandemiaren eraginez Espainiako Gobernuak deklaratutako alarmaegoeraren ondorioz, kazetaritza funtsezko zerbitzutzat hartzea ekarri du. Hala ere, esentzialtasun horrek ez du eraginik izan komunikabideetako profesionalon lanean.

Herritarrei babesa emango dieten politika publikoak garatzeko unea da

Logo EH Bildu IrunEH BILDU Irun.- Koronabirusa dela-eta ezohiko egoerak bizitzen ari gara. Pandemia honek gure eguneroko bizitzak eta ohiturak baldintzatu ditu eta tamalez, batzuek zuzenean bizi izan dute gaixotasuna edo senideren bat galdu dute. Doakiela guztiei gure besarkadarik estuena.

Ostegunean berriz Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen

Data: 
Osteguna, Maiatza 28, 2020 - 19:00 -tik Ostirala, Maiatza 29, 2020 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan plaza

Gaurkoan Patxik bere 17. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Ezarritako berrogeialdia ekainaren 9ra arte mantenduko diote, eta denbora horretan ezingo du ezta abokatuen bisita ere jaso. Covid-19az geroztik kartzela horretan onartutako bideo-deiak ere ez dizkiote emango, erizaindegiko moduluan estaldura falta dela argudiatuta.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin