Gaur inoiz baino gehiago, Kabigorrik zure laguntza behar du
Kabigorri.- Gaur inoiz baino gehiago, Kabigorrik zure laguntza behar du. Osasun-alarmaren eraginez, martxoaren 14tik darama itxita, eta bazkideen kuotak kenduta, gainontzeko diru-sarrera guztiak desagertu dira. Askotariko gastuei aurre egiten jarraitu behar dugu (maileguak, hornidurak, etab.) Eta etorkizuna ez da pozgarria diru-sarrerei dagokienez.

Abotsanitz Udal Taldeak kultur arloko hainbat proposamen egin ditu, koronabirusari aurre egiteko itxialditik ateratzen garenean abian jartzeko. Hondarribiko Udalean ordezkatuta dauden alderdiak udalerriko ekonomia pizteko diru-laguntzak eztabaidatzen ari dira asteotan, eta eztabaida horretan txertatzeko proposamenak dira. Kultur leherketa bat da proposatzen duguna, hori bai, jende pilaketarik eragingo ez lukeen hainbat kultur arlotako ekitaldi multzo zabal bat.
ELAk, osasun krisi honen erdian Solbesek bere Donostiako dendetako batean eta Hondarribikoan bajan erori diren langileen kaleratzeak salatzen ditu.
Irundar maiteok