Portada

Martxoak 8 eskualdean, "Aurrean izango gaituzuelako"

Data: 
Igandea, Martxoa 8, 2020 - 11:30
Non: 
Hendaia, Irun eta Hondarribia
Antolatzen du : 
Bidasoko Asanblada Feminista

Rueda prensa 8MBeste urte batez Bidasoako Asanblada Feminista kalera aterako da, esparru guztietan emakumeok jasaten dugun diskriminazioa salatzeko eta ikusarazteko.

2020ko martxoaren 8 honetan ez da greba orokor feministarik deitu, jaieguna denez, baina ez da su-eten bat, antolatzen jarraitzen dugu, gure borrokan jarraitzen dugu eta gero eta gehiago gara eta indartsuagoak.

Hilaren 5ean Kabigorriko martxoko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Martxoa 5, 2020 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badator aurtengo hirugarren Kabigorriko bertso-gaua ere, ikasturteko seigarrena. Martxoaren 5an izango da 19:30ean hasita. Bertan ariko dira kantuan Nahikari Gabilondo zarauztarra, Aitor Sarriegi beasaindarra, Iñigo Ugarte irundarra eta Ane Zuazubiskar arrasatearra. Saioaren gidaritza Gotzon Aizpiolea irudarraren esku egongo da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Xabier Isasi hondarribiarraren bitartez.

Astelehenean, martxoak 2ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Martxoa 2, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Martxoa 3, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Cancentración Movimiento Pensionistas Bidasoa 27/01/2020Jakinarazi nahi dizuegu datorren martxoaren 2an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.

STOP Bidasoa Kaleratzeak eta Erletxea "Pobrezia deuseztatuko duen DSBE baten alde" manifestua sinatu du

Momento de la persentaciónAtzo, Bilbon, dozenaka eragile sozial, sindikal eta hirugarren sektoretik aurkeztu zen manifestua, "Pobrezia deuseztatuko duen DSBE baten alde". Sinatzaileen artean STOP Bidasoa Kaleratzeak eta Erletxea daude.

Hondarribiko alkateak indusketa lanetara sartzea debekatu dio Abotsanitzi

Aranzadi Zientzia Elkartea gotorlekuan Abotsanitz.- Aranzadi Zientzia Elkartea, udalaren eskariz, 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila ari da atzotik. Guadalupeko gotorlekuko indusketa arkeologikoan presente egotea debekatu dio gaur Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak (EAJ) Aitzol Arroyo historialari eta Abotsanitz oposizioko lehen taldeko zinegotziari. Aranzadi Zientzia Elkarteko bi kide ari dira indusketa egiten, atzotik. 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila ari dira. Arroyo izan da orain arte indusketara hurbildu den udal kide bakarra.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin