Portada

“Osasuna, Ekonomia eta Klimagatik. EZ ERRE ETORKIZUNA” Larunbatean denak Donostiara!

Data: 
Larunbata, Otsaila 29, 2020 - 17:00 -tik Igandea, Martxoa 1, 2020 - 16:55 -ra
Non: 
Donostiako Easo Plaza

Osasuna, Ekonomia eta Klimagatik. EZ ERRE ETORKIZUNAIrungo Sortutik ere bat egiten dugu LARReko Mahaiak deituriko mobilizazioarekin eta deialdia egiten diogu irundar orori mobilizaziora. “Osasuna, ekonomia eta Klimagatik. EZ ERRE ETORKIZUNA” lelopean, DONOSTIAn zita dugu LARUNBATEAN 17.00etan EASO plazan.

Eguzki: “Gipuzkoan saneamendu-lanak egiteko orain dela urtebete Jaurlaritzak eta Aldundiak iragarri zuten Akordioak izenpetu gabe jarraitzen du; are gehiago, neurri handi batean, ezerezean geratu da”

Pasai Donibanen abenduan eginiko agerraldia, saneamenduaren enegarren atzerapena salatzeko.Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra.- Gipuzkoa saneatzeko Esparru Akordio berri bat iragarri zuten iazko otsailaren 1ean Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak eta Ingurumen foru diputatu Jose Ignacio Asensiok. “Laster” izenpetzeko asmoa zuten Akordio hartan zehazten ziren herrialdean 2027ra arte egin beharreko saneamendu-lan guztiak eta beraien finantziazio-ardurak.

Artiako lagunak 500 sinaduretara iritsi dira

47 zuhaitzen mozketa Irunen500 sinadura lortu ditugu! Mila esker zuen sinadura eta laguntzagatik.

Artiako lagunak-Amigos de Artia.- Berriak ditugu: Jon Ugarte, Irungo udaletxeko Hirigintza, Garapen Jasangarria, Mugikortasuna, Bide Publikoa, Obrak eta Udaltzaingoko Batzorde Infomatiboko kide eta zinegotziak oraingo eskaileren lanetatik Azken Portu kiroldegiko eskailera elektrikoetaraino dauden 55 ezkiak ez dituztela moztuko ziurtatu digu. Halaber, datozen egunetan 47 ezkiak moztea justifikatzen duen txosten teknikoa erakutsiko digula ziurtatu digu. Txostena entregatzen denean, teknikari batekin aztertuko dugu eta gure proposamenak egingo ditugu bilkura batean.

Emakumearen Astea 2020

Data: 
Igandea, Martxoa 1, 2020 - 00:00 -tik Igandea, Martxoa 8, 2020 - 23:55 -ra
Non: 
Hondarribia
Antolatzen du : 
Emeki

Emakumeen erakusketa 2020 Emakumearen asteak hasiera izango du martxoaren 1ean eguerdiko 12etan, egun horretan Carmen Iruretagoiena Álvarez Hondarribitarrari aitortza egingo zaio Emeki elkartean, txalaparta, trikitilari eta bertsolariekin.

Kontzertua Lakaxitan ostegunean: otsailak 27 · Xabi Basterra

Data: 
Osteguna, Otsaila 27, 2020 - 20:00 -tik Ostirala, Otsaila 28, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Xabi Basterra Lakaxita'Zero' izeneko lan berriarekin dator Lakaxitara Xabi Basterra, Euskal Herrian nahiz atzerrian kutsu intimoko kontzertu ugari eman dituen musikaria. "Zintzotasuna, samurtasuna eta sendotasuna" aldarri dituen diskoa aurkeztuko digu, gaztelaniaz gehienbat, baina baita euskaraz ere kantatutako folk doinuekin.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin