EHBilduko herri batzarra asteazken honetan Hondarribian
- Gehiago irakurriEHBilduko herri batzarra asteazken honetan Hondarribian -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Datorren 24an, hilaren azken astelehena denez, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT) manifestazio batera deitzen dizuegu. 12:00etan aterako gara San Juan Plazatik, Colon ibilbidean barrena ibiliko gara, ondoren Luis Mariano kalea zeharkatuta, berriro Colon ibilbidera joko dugu, eta manifestazioa San Juan Plazan amaituko dugu, udaletxearen aurrean.
Heldu den asteazkenean Parisko dei auzitegiak Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren aurka espainiar Auzitegi Nazionalak aurkezturiko laugarren euroaginduari buruzko epaiketa iraganen da.
Otsailak 18 asteartea, Iratxeren alde eta euroaginduen aurka elkarretaratzea deitu dute Irunen, 19.30etan Jenaro Etxeandia plazan.
Abotsanitz.- 2017ko irailean jarri zituen seinaleak EAJk, urtebete lehenago udalbatzak erabakitakoari muzin eginez.
Hondarribian autokarabanei aparkatzea debekatzen dieten seinaleak erretiratzeko agindu du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko epaitegiak. Sorbeltz, autokarabana erabiltzaileen euskal elkarteari arrazoia ematen dio 254/2019 epaiak, eta Hondarribian horrelako seinaleak jartzeko aukera ematen duen ordenantzarik ez dagoela ebazten du. Abotsanitzek urtetan esandakoa ere berresten du sententziak.
Larunbatean Kauteren desfilearen amaieran dantzatuko du Kemenek
Irungo Inauteriekin hasiko du 2020 dantza-urtea Kemen Dantza Taldeak, emanaldiei dagokienez. Larunbatean, otsailak 15, Hungariako Kauteren Konpartsarekin bat egingo du Kemen Dantza Taldeak, desfilearen amaieran dantzatuz. 19:00etan irtengo da konpartsa Alberto Anguera plazatik, eta ordu bete beranduago iritsiko da San Juan Plazara.