Aberri Eguna 2020 Pausun - Menderakuntzatik askatasunera. Independentzia!
1) Euskal Herria gainbehera politikoan dago azken urteetan. Gero eta era gordinagoan agertzen zaigu krisia, euskararen, nortasunaren, kulturaren, demografiaren edo kontzientziaren galera nabarmenen bidez, bai eta asimilazio zein zapalkuntzaren normalizazioaren bidez.
2) Krisi nazional horrek lotura zuzena du marko politiko propio baten faltak sortzen duen hutsunearekin, marko propiorik ezean menderatzailearenean desegitea beste aukerarik ez baitago.



MARMOKA musika taldeak, Usurbilgo Haritz Harreguy estudioan grabatu berri dugun abestia kaleratuko dugu eta horretarako eskualdeko hedabideei zuzenean aurkeztea erabaki dugu. "Suge gorriaren itzal luzea" abestiaren nondik norakoa azalduz eta kantua formatu akustikoan eskeiniaz.
Jakitera eman dituzten datuen arabera, urtarrilan 4.152 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 154 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 17 Hondarribian. Berriz, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altueba duena.
Badator aurtengo bigarren Kabigorriko bertso gaua ere, ikasturteko bosgarrena. Otsailaren 6an izango da 19:30ean hasita.