
Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeko egungo eta aurreko agintaldiko zinegotziak Hondarribiko Bake Epaitegira hurbildu dira gaur goizean, Montai Auzia dela-eta deklaratzeko. Montai empresa taldeko arduradun Aitor Elorzak Abotsanitzen kontrako bide judiziala abiatu du abenduaren 11ko prentsaurrekoan esandakoengatik.
Frantziako poliziak kanporaketa ilegalak egiten darrai. Pasa den urtarrilak 12an, IHSek
kanporaturiko 12 pertsona artatu zituen joan etorrian Irun, 2020ko urtarrilaren 23a Irungo Harrera Sareak 3.000 pertsona artatu ditu 2019an. Gehienak gizonak (% 82), emakumeak (% 10) eta haurrak zein adin txikikoak (% 8), eta gehienak Ginea Conakrykoak, Boli Kostakoak edota Malikoak. Horrela, arropa, harrera eta informazioa eta gautxori lantaldeek beren ohiko lanarekin jarraitu dute 2019an, harrera duin eta integralaren alde.
Datorren astelehenean, Urtarrilaren 27, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.
GOBERNUAN EDOZEIN DELARIK. PENTSIOAK MANTENDU BEHAR DIRA
Abotsanitz.- 2019ko abenduaren 11an Hondarribiko udal gobernuaren kontratazio irregularrak salatu zituen Abotsanitzek prentsaurrekoan, baita irregulartasun horien onuradun nagusi den Montai enpresa taldeko arduradun Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela.