Portada

2020ko Martxoak 8 antolaketa deialdia

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 8, 2020 - 17:00 -tik Osteguna, Urtarrila 9, 2020 - 16:55 -ra
Non: 
Palmera Montero, Irun
Antolatzen du : 
M8 Asamblea Feminista

Imagen de archivo, 2018

2020ko Martxoak 8ko ekitaldiak antolatzeko deialdia luzatzen zaie Bidasoaldeko emakumeei: norbanakoak, elkarteak, hezkuntza zentruak, lantokiak... denak gara garrantzitsuak.

Bilera Irunen, datorren asteazkena hilak 8 Palmera Monteroko 2. gelan arratsaldeko 17:00 tan.

Kontzertua: Sangre de Mono

Data: 
Larunbata, Urtarrila 4, 2020 - 23:20
Non: 
Kabigorri

Sangre de Mono

Sangre de Mono 2009an hasi zen bi abeslariz osatutako rap/ragga talde bezala. Lehenengo kontzertuetan ordenagailu batekin eta interneten doan aurkitutako abesti instrumentalekin soilik aritzen ziren. Hurrengo urteetan bi gitarra-jole (elektrikoa eta klasikoa) eta Dj bat sartu ziren taldean. 2013an, abeslari batek taldea utzi ondoren, instrumental guztiak kentzea eta abesti guztiz propioak sortzea erabaki zuten. Trantsizio honetan, bateria-jolea eta baxu-jolea sartu ziren taldean. Erritmo eta estilo berriak ekarri zituzten, gaur egun ezagutzen dugun Sangre de Mono osatuz.

Taldeak Kabigorrin eskeiniko du bere azken kontzertua.

Eusko Legebiltzarrak Hondarribiko Udala ikertzeko eskatu dio kontu epaitegiari

Logo AbotsanitzAbotsanitz.- Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak Hondarribiko Udala auditatzeko eskatu dio Herri Kontuen Euskal Epaitegiari. Hilaren 19an egin zuen, 2020ko ekitaldirako lan programari buruzko lehentasunak zehazteko bilkuran.

Astelehenean, urtarrilak 6ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Urtarrila 6, 2020 - 12:00 -tik Asteartea, Urtarrila 7, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

Momento de la concentración de todos los lunes frente al ayuntamiento de IrunJakinarazi nahi dizuegu datorren urtarrilaren 6an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.

GOBERNUAN DAGOENA DAGOELA PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATUKO DITUGU

TXINGUDIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA Hondarribia - Irun

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin