Portada

U30 Greba orokorrabilkura irekia

Data: 
Asteartea, Abendua 3, 2019 - 17:00 -tik Asteazkena, Abendua 4, 2019 - 16:55 -ra
Non: 
Palmera Montero, Irun
Antolatzen du : 
Hego Bidasoaldeko Greba Plataforma

Cartel convocatoria nueva reunión Huelga 30EBadira aste batzuk Hego Bidasoako plataformatik greba prestatzen gabiltzala.Sistema sozioekonomiko honen aurrean, hamaika arrazoi daudelako greba sozial orokortu baterako, berau aldatzeko indarrak biltzeko. Kasu honetan LAN-PENTSIO-BIZITZA duina zentroan jarriz.

Manifestazioa abuztuaren 30ean Irunen

Data: 
Astelehena, Abendua 30, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Abendua 31, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
San Juna Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko pentsionisten Mugimendua

Movimiento de Pensionistas de Txingudi  ZorionakDatorren astelehenean, Abuztuaren 30ean , eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.

Hondarribiko Alkateak iruzur egin die udal taldeei, eta iruzur herriari

Zinegotziak - AbotsanitzAbotsanitz Udal Taldearen erantzuna Txomin Sagarzazu alkateak (plenoaren ondorengo) prentsaurrekoan esandakoei.

Hondarribiko mega-outletarekin aurrera egingo duela eta Higertokiri alfonbra gorria jarriko diola esan du gaur goizean Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Udal arkitektoak Higertokiren plan partziala baliorik gabe utzi duela eta, ondorioz, ekainaren 26ko alkate-dekretua indargabetu dela jakin dugu aste honetan. Horrek ondorio garbi bat du: Higertokik merkataritza lege berria errespetatu beharko du, ezingo du lege zaharrak baimentzen zuena egin. Alkateak ezetz esan du, Higertokik nahi duena egin dezakeela Zaldunborda Gainean.

Txoizuak Txoznan ez instituzioetan!

Data: 
Larunbata, Abendua 21, 2019 - 09:00 -tik Igandea, Abendua 22, 2019 - 08:55 -ra
Non: 
Irun-Mosku
Antolatzen du : 
Bidasoaldeako Greba Plataforma

¡Los chorizos en las Txoznas no en las instituciones!Bidasoaldeako Greba Plataforma.-Adarra jotzeaz kokoteraino gaudela!

 

Ez dituzte pentsioak osagarritzen EAEn bideragarria ez omen delako, politika fiskal atzerakoiak ezartzen dituzte, orain arte alfombra gorria komertzio handiaria merkataritza txikia suntsituz, etxebizitzaren merkantilizazioa eta honen aurrean esku hartze epelak baino ez, berdintasuna ahoan baina gero kasu konkretuetan jarrera matxista eta defentsiboak, arrazismo instituzionala, patronalarekiko mirabekeria eta anaitasuna langileon eskubideon eta duinatsunaren kontra, zaintza lanen duintzearekiko asmorik ez baina bai gure lurrak gastu publiko itzela den AHT-z zulatzeko determinazioa...

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin