Emeki elkartea. Emakumezkoen pala txapelketa
- Gehiago irakurriEmeki elkartea. Emakumezkoen pala txapelketa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
eguzki.org - Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan zen atzo goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.
Bidasoaldeko Lagunak, Eguzki, N2000.- Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau, Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Natura 2000 Sarearen babestuta dauden naturguneen (Jaizkibel, Aiako Harria eta Jaitzubia‐Txingudi). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten, eta gaur egun espekulazio‐proiektu baten xede erakargarri da, non 110 establezimendutik gora, 1.800 aparkaleku eta 11 gasolina‐hornitzaile izango dituen mega merkataritza‐gune bat egin nahi duten. (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).
Parean Elkartea.- Gure herriaren historia bere biztanleen joan etorriek marrazten dute. Aduana, trenaren etorrera edota baserritar gune batetik gaur egun den Irun hiriaren eraikuntzak gure oraina eta geroa baldintzatu dute. Aitortu eta kontatutako historia da hau. Haatik, gure lehen egunetan goxatzen gaituzten eskuak eta azken egunetan eusten gaituztenak itzalean geratzen diren pasarteak dira belaunaldiz belaunaldi kontatzen den Historia horretan.
Jakitera eman dituzten datuen arabera, 2019an 3.981 bidasotarrek (2.295 emakume eta 1.686 gizon) ezin zuten ezabatu beraien izena Lanbide zerrendetatik. Gainera, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altuena duena.
Irunen 7 behargin gehiago zeuden langabezian abenduan. Gaur egun, 3.391 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,7 hain zuzen. Iazko abenduko hilabetearekin konparatua 40 langabe gutxiago daude orain Irunen.
Oparoa joan da 2019a: antolatu ditugu bertso-saioak, proiektu berriak sortu ditugu eta lehendik zetozenei ere erantzun diegu. Ondorengo loturan topa dezakezue 2019ak emandakoaren bildumatxo bat:
https://irunabar.wordpress.com/2019/12/31/2019a-oparo-joan-da/
2020. urtea ere amaitu berri dena bezain emankorra izan dadila nahi dugu, ordea, eta honek etenik ez duenez, gabonetako atsedenaldiaren ondoren ate-joka dugu Kabigorriko urtarrileko bertso-gaua. Hilaren 9an izango da, eta ohi bezala, 19:30ean emango zaio hasiera bertso gauari.