Omenaldi jendetsu eta beroa Gladys del Estali, Donostian
Gladys del Estal hil zuteneko 40. urteurrena dela eta, omenaldi jendetsua egin diogu gaur Donostian. Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak eta Gladys Gogoan Ekimenak antolatura, aurrena bizikleta-martxa bat ibili da kale nagusietan barrena; ondoren, berriz, ekitaldia egin da Gladys Enean. Ez dira dantza, musika, loreak eta, jakina,aldarrikapenak falta izan.

Badator ekaina, eta honekin batera baita Kabigorriko ikasturteko azken bertso gaua ere. Ekainaren 6an izango da, 19:30ean hasita.



Hondarribiko EH Bilduk mila boto baino gehiago lortu ditu egin berri diren udal hauteskundeetan, 2015eko hauteskundeetan baino 187 boto gehiago. Aurreko legealdian lortutako bi zinegotzi ditu EH Bilduk. Alderdi jeltzaleak, zinegotzi bat galdu arren, erabateko gehiengoa lortu du berriro ere. Halere, aldaketa esanguratsua da Alderdi Popularrak zeukan zinegotzi bakarra galdu izana; jarrera hertsia eta oldarkorra berdintasunaren auzian ordezkaririk gabe geratu da. Hori, berez, berri ona da.