Brioche Pasquier Recondo-ko Enpresa Batzordea.- BRIOCHE PASQUIER multinazional frantsesak Irungo RECONDO planta isteko erabakia jakanarazi digu bertako langileoi. Modu honetan, multinazionalak, Irungo enpresa enblematiko honen ibilbideari amaiera emango dio.
Bidasoko eskualdean urte luzez nekazaritza ekologikoa lantzen diharduen Aldatsa Baratzak Kakusai agrozozketa antolatu du iganderako, eguerdiko 12etan, Oiartzungo Ametsenea Hipikan (Igerobi bidea, z/g). Metodologia sinplea da: zelai bat ehunka lurzatitan banatzen da, eta lurzati bakoitzari lerro eta ilara bana dagozkio. Bi zaldi askatzen dira zelaian, eta lehenengo bi kaka mokordoak non erortzen diren, rifa irabazlea dutenak izango dira saridunak.
Jakitera eman dituzten datuen arabera, gure eskualdean maiatzan pertsona bakarrak ezabatu zuen bere izena Lanbide zerrendetatik.
Irunen 7 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.361 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,6 hain zuzen. Iazko maiatzakoko hilabetearekin konparatua 220 langabe gutxiago daude orain Irunen.