Maria Jose Porrino: «Alokairuzko etxebizitza duina lortu arte kalean jarraituko dut»
Imanol Saiz. bidasoa.hitza.eus.- 12 urteko alabarekin bizi da irundarra, partekatutako pisu batean. Minbizia duintasunean gainditu ahal izateko bidezko alokairua eskatzen ari da San Juan plazan kanpatuta. «Ez dut ezer doan nahi».
Jada 23 egun daramazu San Juan plazan kanpaturik [elkarrizketa asteartean egina dago]. Egun gogorrak izaten ari dira, ezta?
Bai, hala da, zailak izaten ari dira. Halere, azkar pasatzen ari dira, jende asko dut alboan babesa ematen eta horrek asko laguntzen du. Pixka bat zoratuta nago, eguneroko gauzak egiteko aukera ez dudalako. Hemen geratuta ezer lortu ez badugu, hemendik alde eginda are gutxiago. Eta hori da udalekoek nahi dutena, gu hemendik joatea.

Gure Eguzkiak eta gainerako izarrek betidanik liluratzen dute gizakia. 



Maputxeak herri amerindiarra da (Mapu hitzak lurra esan nahi du eta txe, jendea; lurreko jendea). Txileren erdialdean eta hegoaldean, eta Argentinaren Hegoaldean dute jatorria.