Portada

"Gure asmoa ere bada “Km0” kontsumoaren inguruko hausnarketa, zein sentsibilizazio ariketa bat egitea"

Presentación KM0 en la comarca del Txingudi, Irun-HondarribiaLehenik eta behin, eta oraindik ez dakitenentzako, zer da “Bidasoa Km0”?

“Bidasoa Km0” bertako jantoki kolektiboak bertako produktuekin ornitzeko proiektua da. Asmoa da Irun eta Hondarribiko eskoletako, edota zahar etxeetako, edo bestelako jantokietan produktu lokala geroz eta gehiago kontsumitzea. Gure eskualde inguruko ekoizleen zerrenda bat osatu dugu, barazkietatik hasi, eta arroz edo pasta ekoizleetara arte. Zerrenda hau da jantokietan aurkezten duguna. Produktu lokal, ekologiko eta bidezkoak dira eskaintzen ditugunak. Hitz gutxitan, kontsumo arduratsurako aukera bat irekitzen diegu gure eskualdeko jantokiei.

Amnistiaren aldeko kontzentrazioa egingo dute Oreretan maiatzaren 11n

Data: 
Larunbata, Maiatza 11, 2019 - 17:30
Non: 
Oreretako zumardia

Desmemoriara kondenatu nahi gaituzten garai hauetan, amnistiaren aldarria eta beharraren garaia ez omen den honetan, guk Amnistiaren aldarrikapenaren zilegitasuna eta beharra aldarrikatu nahi dugu. Eta aldarri hau berriz egiteko maiatza eta Oreretako herria aukeratzen ditugu.

Arte eta sorkuntza udaleku-irekiak Irunen

Colonias de arte y creación en IrunIrungo LEGALON T antzerki eskolak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako. Zazpi eta hamalau urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako arte eta sorkuntza udalekuak. Jokoa eta esperimentazioa oinarri hartuz, arte espresio ezberdinak landuko dituzte. Antzerkia, plastika, musika, bideoa, eta beste hainbat.

Venezuelari buruzko hitzaldia Agustin Otxotorenarekin

Data: 
Ostirala, Maiatza 3, 2019 - 19:30
Non: 
Hazia

2006tik Caracasen (Venezuela) bizi den Agustin Otxotorena enpresari errenteriarrak hitzaldia eskainiko du maiatzaren 3an Irungo Hazia kultur elkartean.

Chavismoaren eta Nicolas Maduro presidentearen babesle sutsua da Otxotorena, eta herrialde latinoamerikarrak egun bizi duen egoerari buruz hitz egitera etorriko da Irunera.

Hitzaldia 19:30ean hasiko da Hazian (Peña kalea 8, Irun).

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin