Maiatzak-1 arekin ez dugu aski! Maiatzerako egitaraua #KapitalaHautsiBizitzariEutsi
Ez dugu aske izaterik, subirau izaterik sistema kapitalistaren baitan. Irungo ezker abertzaletik argi dugu eta uste dugu konstatazio historiko bat dela. Sistema kapitalista, bizitza bera, jendartea eta natura bere metaketa logika-pean menderatzen eta esplotatzen duen sistema bat da. Dena da zilegi kapitalarentzako eta berau ordezkatzen duten kapitalista eta estatuentzako, herrien eta pertsonen des-jabetzan sakontzeko, aberastasuna gutxi batzuen eskuetan pilatzen jarraitzeko.






