Portada

Pentsiodunen Mugimenduaren manifestazio berria datorren astelehenean, hilak 29, izango da

Data: 
Astelehena, Apirila 29, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Apirila 30, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
Irun
Antolatzen du : 
Txingudiko pentsionisten Mugimendua

Foto de archivo: Manifestación pensionistasDatorren astelehenean, Apirilaren 29a, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.

Irungo Harrera Sareak udalari exijitzen dio udalbatzan onartu zuena bete eta lokal bat erabiltzen uzteko lehenbailehen

Pancarta demandando un local para Irungo Harrera SareaIRUNGO HARRERA SAREAK bere batzarra izan berri du eta kementsu jarraituko du lanean pentsatzen duelako; “edozein pertsona migratzailek, datorren lekutik datorrela harrera duina eta osoa behar du eta oraindik orain erakundeek ez dute harrera hori bermatzen.” Udari begira etorrerak ugariko direla aurre ikusten da, hala azpimarratzen dute instituzioek, eta Harrera Sarea prest dago datozen pertsona guztiei orain arte bezalako harrera duina emateko.

2019ko apirilaren 14ko kronika Irunen

Momento de la izada d ela bandera republicana en Irun

Ibilaldi errepublikanoa. Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Errepublikaren aldeko eta monarkiaren aurkako kontsignak oihukatu ziren.

Irungo Sorturen herri batzarra

Data: 
Asteartea, Apirila 16, 2019 - 19:00 -tik Asteazkena, Apirila 17, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Hazia
Antolatzen du : 
Sortu

Cartel Asamblea de Sortu IrunDatorren asteartean, Irungo Sortuk herri batzarra antolatu du bi gai nagusi lantzeko asmoz.

Lehenik, ikasturte politikoaren orainarteko balantzea egingo dugu, emandako urratsak aztertu eta hauen gaineko irakurketa egiteko tartea hartuz.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin