Portada

Osasun Bidasoak konfiantza du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Bidasoako osasun publikoaren egoera eskasa konponduko duela

Oinaurreko balizko anbulatorioaren irudi birtuala.

OSASUN BIDASOA PLATAFORMA.- OSASUN BIDASOAko ordezkariak Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin bildu Ziren Irailaren 25ean. Sailburuak egun berean bisitatu zuen Irun Zentroko anbulatorioa, eta egiaztatu zuen instalazioen prekarietatea eta jakin zuen kanpoko barrakoiak duela 4 urte baino gehiagotik mantentzen direla bertan. Urriaren 1ean, Osakidetzako zuzendari nagusiak eta zuzendari ekonomikoak Irun Zentro bisitatu zuten berriro, anbulatorioa hobetu eta barrakoiak kendu ahal izateko premiazko konponbideen bila.

Irailaren 28a Haurdunaldiaren Borondatezko Interbentzioaren aldeko Munduko Jardunaldia

Bagera Nous Sommes

Bagera Nous sommes - Planning Familial Pays Basque.-Abortatzeko eskubidea borroka feminista erabakigarria da, gure gorputz-autonomia murrizten saiatzen diren indar kontserbadoreek etengabe mehatxatzen dutena. Herrialde bateko atzerakada bakoitzak mundu mailako mugimendu atzerakoiak elikatzen ditu. Gure eskubideak erasotzen dituztenean, gure askatasuna, duintasuna eta osasuna daude jokoan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin