Ehundaka lagun atera dira kalera pentsio duinak eskatzen
Gaur Irunen, pentsio duinak eskatzeko ehundaka lagunek manifestazio batean hartu dute parte. Mobilizazioa eguerdian San Juan plazatik atera da eta erdialdea zeharkatu ondoren udaletxe aurrean bukatu da.
Kalera ateratzeko eskaera garrantzitsuenak hauek dira:
- Pentsioen blindajea.
- Gure erosahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea..

Chiapas Enea proiektuaren aurkezpena.
IRATXE SORZABAL Irungo preso politikoa beste ataka zail baten aurrean egongo da datorren Irailaren 26an: Pariseko epaileak, bere aurka Madrilek egindako euroagindu-eskaerak ebatziko ditu. Beraz arrisku bizian dago Iratxe, torturatu zuen estatuaren esku berriro geratzeko.
Bihar larunbata irailak 22, goizeko 11:00etan Irungo udaletxe parean aldarrikapen hamaiketakoa egingo du Irungo Harrera Sareak, elkarteak egunerokoan detektatzen ari den beharrei erantzuna eskatzeko dagozkien erakundeei.
Datorren astelehenean, irailak 24, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.