Irungo EHBildu Sozietate publikoetako aldaketa proposamenaren aurrean
Aurreko maiatzean, sozietate publikoen osaketaren inguruko planteamendu berri bat egin genuen, hauek aniztasun handiago bat isla zezaten: aldaketak, zehazki, hauetan planteatu genituen: (Bidasoko Azoka Barrutia; Etxebizitzaren Elkarte Publikoa; Bidasoko Garapen Agentzia eta Hileta Zerbitzuen elkartea)

Emeki Elkarteak antolatutako XXV. Kaleko Margo Lehiaketa, datorren abuztuaren 5ean ospatuko da.
Bihar osteguna, hilak 26, arratsaldeko 7:30tan Palmera-Montero kultur gunean Giovana Rios Mexikori buruz emango duen hitzaldia antolatu du EH Bilduk.
Jesus Carrera Olaskoaga PCEko idazkari nagusi izandakoaren gorpuzkiak Hondarribiko hilerrian hobiratuko dituzte hilaren 28an (larunbata), eguerdian. 1945. urteko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresko hilerriko hormaren kontra, eta bertan lurperatu zuten, hobi batean.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa Folk jaialdiaren XVIII edizioa antolatu dute. Abuztuaren 17, 18 eta 19an Irun, Hondarribia eta Hendaian Folk musikan eta musika garaikidearen munduan erreferenteak diren 3 taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Talde kanariar, marokoar eta irlandarrak izango dira aurtengo edizioan.
AHT! Gelditu!, Nafarroako hainbat plataformekin elkarlanean, uztailaren 26tik 29ra Martzillatik Altsasurainoko AHTaren aurkako Bizikleta Martxa antolatzen ari da. Berrabiatu nahi duten Nafar korridoreak suntsituko lituzkeen inguruak ikusteaz eta salatzeaz gain, zonaldetako oposizioaren arteko harremanak estutzeko balioko du ekimen honek.