Irungo Euskal-Jira 2018
Ostirala, abuztuak 3
URDANIBIAN PLAZAN
- 17:00-21:00: Gaztelu puzgarriak
- 18:00-20:00: Haur Jolasak
- 18:30: Irungo Atsegiñako erraldoiak
- 17:00-24:00: Txozna irekiko da
- 22:00: Aiko eta Irun Hiria Musika Bandaren eskutik BANTZALDIA” erromeria
Larunbata, abuztuak 4
- Gehiago irakurriIrungo Euskal-Jira 2018 -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Bizi Martxaren hirugarren eguneko goiza Iruñerriko auzo zein herrietatik igaro da. Hainbat auzotatik pasatu ahala, gero ta txirrindulari gehiago batu da martxara, tropela kolorez jantziz. Maravillas Gaztetxetik abiatu eta lehenengo geldiunea Piparrika hiri baratzean izan da.
Gaur goizean Tafallako Baigorri elkartean gosalduta eta pista harritsu eta malkartsuetan barrena ibili ondoren, Barasoain herrira heldu gara hamaiketakoa egitera. Gerora, Soltxaga herriaren inguruko erromatar garaiko olio dolarea bisitatu eta Oloriz herritik pasata, Muru Artederretako estazio elektrikoan gelditu gara.
Gaur goizeko hamarretan Martzillako gaztelutik AHTaren aurkako bizikleta martxa abiatu da bertako aiton zapatariaren bedeinkapenarekin. Herri barneko ibilaldiaren ondoren Azkoienera heldu eta bertan hamaiketakoa egin dugu. Faltzeserainoko bidea Arga ibaiaren ertzetik egin dugu eta bazkaria Makaia peñako lagunekin; kafea berriz, Urbiziko Fito Jimenezen hitzaldiarekin. Fitok Nafarroako ubidearen inguruko azalpenak eman dizkigu.
Jesus Carrera Olaskoaga PCEko idazkari nagusi izandakoaren gorpuzkiak Hondarribiko hilerrian hobiratuko dituzte hilaren 28an (larunbata), eguerdian. 1945. urteko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresko hilerriko hormaren kontra, eta bertan lurperatu zuten. Joan den ekainaren 15ean hobitik atera zituzten buruzagi komunistaren gorpuzkiak, eta Aranzadi Zientzi Elkartearen esku geratu ziren.
Ostegunean, hilaren 26ean, udalbatzako gaietako bat dugu PRESA I eta II proiektuak onartzeko, Visesa eta Hondarribiko Udalaren arteko hitzarmena onartzeko proposamena.