Komun publikoak Hondarribian
Abotsanitz.- Zenbait urteko lana daramagu Hondarribian, gune publikoetan, komunak jartzeko eskaerak eginez.
Hauetako hainbat eskaera Hondarribiko Udalean onartuak izan dira eta beste hainbat ez.
- ONARTUTAKOAK
Alde Zaharra
Guadalupe
Lurgorri
- EZ ONARTUTAKOAK
- Gehiago irakurriKomun publikoak Hondarribian -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Marraztu Bidasoa ibaia” marrazketa lehiaketaren sariak banatu dituzte.
Bai Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzuak 2018ko apirilean egin zuen txostenak bai URA Ur Agentziak egindako ikuskaritzak berretsi dute Jaitzubiaren ondoko lurretan (Txingudi, Natura 2000 Sarea) Jaizkibel Urbanizazioak egin duen zuhaitz-mozketa legez kontrakoa dela, eta gainera, babes-maila juridikoren bat duten espezie-ale batzuei eragin diela.
Eguzki Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioei zein Nafarroako Gobernuari eskatu die Europan onartu berri den “Usapala (Streptopelia turtur) babesteko ekintza-plana” aintzat hartzeko eta, ondorioz, 2018-2019an espezie horren ehiza debekatzeko.
Bidasoa bizirikek eta Gaia Clusterrak uztailaren 7an Hondarribiko hondartzan Txingudi Lab laborategiaren bigarren proba pilotua egingo dute. Txingudi Lab Txingudi badiako mugaz gaindiko laborategiak ozeanoarentzako produktu eta zerbitzu teknologiko berrien proiektu pilotuak eta horien frogak egiteaz arduratzen da.
Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, ekainan 178 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.