Portada

Zaldunbordan proposatutako merkataritza-arloko megaproiektua eta horren antzekoak geldiarazteko kalean eta erakundeetan baterako ekintzak egingo dituztela iragarri du EQUO Berdeak alderdiak

Alderdi berdeak denda txikien alde, mugikortasun jasangarriaren alde eta enplegu duinaren alde egingo du merkatarien eta ekologisten elkarteekin eta herritarren hainbat plataformarekin batera, kontsumogune masibo horiei aurre egitearren

1.000 lagun baino gehiagok eman dute izena Gure Esku Dagok antolatu duen Giza Katean

Ohar honen bidez honakoa adierazi nahi dugu:

1- Igande honetan Gure Esku Dagok antolatu duen Giza Katera 600  irundarrek  eta 450 Hondarribitarrek izena eman dute jada, 1000 lagunetik gora eskualdean. Guri 49., 50. eta 51. kilometroetan egotea egokitu zaigu, Itziar eta Deba artean hain zuzen ere. Atzo GEDk emandako datuen arabera jadanik 86.000 lagunek zuten izena emana Euskal Herria osoan.

4 seme-alabadun senar-emazte donostiar batzuk, etxea desalojatzera behartuak zeuden maiatzaren 31an, jabea bertan bizitzera zihoala eta

Enararen drama milaka donostiar eta gipuzkoarrena da. Euren egungo etxebizitzen alokairua ordaindu ezin dutenena, edo jabeak bertara bizitzera doazelako zein euren kontratuen iraupena amaituta alokairu espekulatibo berriak ordaindu ezin dituztenena.

OlatuKoopek indarberrituta ospatuko du Azpeitian Saretze Eguna

2014ko maiatzean aurkeztu genuen jendaurrean OlatuKoop Ekonomia Sozial Eraldatzailearen (ESE) sarea, ekonomia bizitzaren zerbitzura jarriko duen “olatu kooperatibo berri bat” sustatzeko helburuz. Auto-eraketa eta demokrazia ekonomikoa, gardentasuna, jendartearen ongizatea eta elkartasuna dira gure oinarri irekietako batzuk.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin