Hitzaldia: Iratxe Sorzabalen aurkako euroaginduak
Datorren Maiatzaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan hitzaldia izango da Irungo Palmera-Montero gunean Xantiana Cachenaut, Iratxe Sorzabalen abokatuaren eskutik. Aurkezle lanetan Aritz Sorzabal kazetaria arituko delarik.
- Gehiago irakurriHitzaldia: Iratxe Sorzabalen aurkako euroaginduak -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, Enpleguaren Astearen XXI.edizioa antolatu dute Ficoban. Ekimen horren bitartez, langileak kontratatu behar dituzten enpresak eta lanpostu bat behar duten langabeak harremanetan jartzen dira.

Datorren igandean - maiatzak 20- Mendi Ibilaldi bat antolatu du Eguzkik Ulian zehar. Hitzordua 10etan Ategorrietako erlojuetatik. Iraupena 2 ordu t'erdi. Ategorrieta-Mendiola-Fuerte del Almirante-Trintxerpe.
Aurten Maiatzaren 20an 44 urte beteko dira Hondarribiko Asturiaga hondartzan Madriletik antolatutako operazio batean bi gazte hil zituztela. Kasua ez ahaztu, dagoen informazio urria zabaldu eta egia eskatzeko aste honetarako jardunaldia prestatu dugu.