Portada

Larunbatean Irungo Herri Galdeketaren galdera aurkeztuko da

Data: 
Larunbata, Maiatza 19, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Maiatza 20, 2018 - 17:55 -ra
Non: 
Zabaltza plaza

Jadanik 3 hilabete pasa dira otsailaren 17an gure aurkezpen publikoa egin genuenetik. Amaia Kultur Zentroan egin genuen agerpen jendetsu hartan bi notizia eman genituen. Lehena, Irunen burutzeko asmoa dugun Herri Galdeketa 2018ko azaroaren 18an izango zela. Eta bigarrena, Galdeketa egin ahal izateko irundarren babesa behar genuela eta horretarako 3000 sinadura bildu nahi genituela.

Gaurkoan beste hiru notizia emateko bildu gara hemen:

Abotsanitz Hondarribia eta Irungo hiri hondakin solidoen kudeaketaren aurrean

Gure kezka eta ezinegona adierazi behar dugu gaur egun Txingudiko mankomunitateak duen jarrera eta egiten duen jardunarengatik Hiri Hondakin Solidoen kudeaketari dagokionean.

Abotsanitzetik  behin eta berriz eskatzen ari gara, Txingudiko mankomunitateak, gai honi lotuta, bestelako jarrera bat har dezan, baina gaurdaino, ez dugu ganorazko jarrera eta erantzunik jaso.

Bidasoako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen lehen jardunaldien sintesia eta ostiralean hurrengo jardunaldia

Data: 
Ostirala, Maiatza 18, 2018 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 19, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Palmera-Montero gunea

Asteburu honetan, Bidasoako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen lehen jardunaldien, lehen saioa burutu genuen. Irakaspen aunitz atera genituen gure eskualdean klabe hauetan lanean gabiltzan enpresen arteko inter-kooperazioz, eremua indartzeko bidea aurrera pausoak emateko.

Jarraian, ateratako ondorioen sintesia egin duzu:

Mondragon Unibertsitatearen, eskualdeko LH zentroen, Tknikaren eta Bidasoa bizirik-en arteko elkarlana, “Pertsona ekintzailearen eguna” ospatzeko

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, eta Tknika, Mondragon Unibertsitatea, Bidasoa LHII, Plaiaundi BHI eta Irungo La Sallerekin batera, jarduera ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean, pertsona ekintzailearen egunaren harira.

Txalaparta afaria Integrazio batzordearen alde

Data: 
Ostirala, Maiatza 25, 2018 - 20:30
Non: 
Pausiko Xaia ostatua

Urtero bezala, Hendaiako Lanetik Eginan  ikasten  dugun txalapartariok, amaierako afaria antolatzera goaz.

Gure helburuetako bat, afaldu ostean, giro goxoan saioak egitea da. ikasle zein  inguruko txalapartarien saioekin.  Bigarren helburua; Integrazio batzordearen alde dirua biltzea da.

Memoria historikoa: Jesus Carrera Olascoagaren exhumazioa, 1945ean fusilatua

JESUS PABLO CARRERA OLASCOAGA 1911ko Abuztuaren 17an jaio zen Hondarribian. Gaztetatik herrian inplikazio handia izan zuen. Hala, 1930. Hamarkadan hasi zuen bere formakuntza politikoa, UGTn lehenik eta ondoren PCE eta SOV Sindicato de Oficios Varios-en barnean. 1933an Poliziak komunistatzat zuen katalogatua, hainbat erregistroek hala dio. 1935ean Donostiara bizitzera joan zen, eta bertan harrapatu zion Espainiar Gerra Zibilak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin