Dantza saio publiko batekin ospatuko du Kemenek 45.urteurrena
Dantza taldean edo haren inguruan ibili izan den jende guztia deitu du Kemen Dantza Taldeak, 45.urteurrena ospatzera. Dantza saio berezia egingo du maiatzaren 13an, belaunaldi ezberdinetako dantzari eta musikariekin. Horietako asko entseatzen ibili dira azken asteotan, ordu bete inguruko emanaldia eskaintzeko. 12:00etan Irungo San Juan plazan izango da, baina ez oholtza gainean, plazako zoruan, baizik, erromeria baten moduan.
- Gehiago irakurriDantza saio publiko batekin ospatuko du Kemenek 45.urteurrena -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Orain arte Bidasoko puntu ezberdinetan banatuta zeuden zerbitzu guztiak batu ditu eskualdeko Garapen Agentziak, eraikin bakar batean, eta prestazio hobeekin.
· ostirala 11
Ehbilduk badu bere hiri proiektu propioa. Datozen hilabeteotan honen zehaztapenean arituko gara, eta gonbidatu nahi ditugu herritar guztiok honen parte izatera.
Ohar honen bidez berri bat nahi dizuegu eman, omenaldi bat egingo da gure bizilaguna Nagore Laffege Casasolari igande 13 honetan, eguardiko 12tan, Irungo Zabalza Plazan.
Batura (ESE mapa) eta irungo Hiritik At kooperatibak dinamizatu duten 8 hilabeteko prozesuan, 40 enpresa inguru identifikatu dira, eta horietako 25-ekin elkarrizketa sakonak egin dira