Portada

Satorralaiak Donostiako Metro-pasantearen aurkako manifestazioa deitu du ekainaren 2an

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metro-pasantearen aurkako manifestazioa deitu du ekainaren 2an, hain zuzen ere  Eusko Jaurlaritza obra hirian modu latzean hedatzen ari den egungo egoeraren larritasunari behar den indarrarekin erantzuteko. Egitasmoa atzera bueltarik gabekoa bihurtu nahian ari direla salatzen dugu.

Astelehenean Hondarribian ere pentsio duinen alde aterako dira kalera

Data: 
Astelehena, Apirila 30, 2018 - 12:00 -tik Asteartea, Maiatza 1, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Kasino Zaharra

Hondarribiko pentsiodunen mugimenduetik, laguntza eman nahi diogu datorren larunbatan Maiatza 5 Donostian egingo den Manifestazioari  eta Hondarribiarrei parte artzera animatzen diegu.
 
Bestaldetik, datorren astelehenan, Hondarribian er,e pentsio duinen sistema publiko baten alde manifestazioa egingo da.

Noiz: datorren asteleheenean apirila  30
Ordua: eguerdiko 12tan
Non: Hondarribiko Kasino Zaharretik

Irungo herri galdeketa bermatzeko azken aukera

fotoAsteburu honetan irundarrek datorren 2018ko azaroaren 18an ospatuko den Irungo Herri Galdeketa babesteko Hartu Hitzak bere buruari ezarri zion epea bukatzen da.

Hala ere, aurreko astean helburua bete genuen, izan ere, aurreko astean egindako esfortzuak, 11 mahai 11 auzoetan jartzeak, fruituak jaso zituen. Horrela, behar genituen 3000 sinadurak gainditu eta 3302 lortu ditugu gaur arte, Irungo herritarren %5 baino gehiago izango litzatekeena.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin