Portada

Ekainaren 10eko Giza Katea saretzeko mahaiak jarriko dira larunbat honetan

Giza KateahatuhitzairunJakingo duzuenez ekainaren 10ean Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko dituen Giza Kate erraldoi bat antolatu du ekainaren 10ean. Gure Esku Dagoren herrietako talde bakoitzak bere kilometroak egokituta dituzte eta nola ez, Irunek ere baditu bere kilometroak egokituta. Horrela, bi kilometro egokitu zaizkio Irungo herriari, hau da, 1000 pertsona saretu behar dira. Irundarrak hondarribitarrekin batera Deba inguruan kokatuta daude.

Gipuzkoako Gizarte Asanbladak EAJ eta PSEk gehiago dutenei zergak jaisten dizkietela salatu egin du

rpAsambleaSociGip01Gipuzkoako 38 aberatsenek zerga honen erreformarekin etekina aterako diote, bakoitzak urteko 408.316 euro gutxiago ordainduko baitute; honek, guztira urteko 15,5 milioi euroko galera suposatuko dio Gipuzkoari.

Txingudiko pentsiodunak ere Donostiako manifestazioan izango dira

Data: 
Larunbata, Maiatza 5, 2018 - 17:30
Non: 
Hotel Londres, Donostia

fotoTXINGUDIKO Pensiodunen Mugimenduak.- Apirilaren 30ean Irunen egindako elkarretaratzearen eta Hondarribiko manifestaldiaren ondoren, eskualdeko pentsiodunek deitzen diegu Bidasoko herritar guztiei: pentsiodunei, lanean dihardutenei, emakumeei, gazteei… datorren larunbatean, maiatzaren 5ean egingo den manifestaldira. Kontxaren aurrean dagoen Londres Hoteletik irtengo da 17:30ean

.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin