Portada

Irungo herri galdeketa bermatzeko azken aukera

fotoAsteburu honetan irundarrek datorren 2018ko azaroaren 18an ospatuko den Irungo Herri Galdeketa babesteko Hartu Hitzak bere buruari ezarri zion epea bukatzen da.

Hala ere, aurreko astean helburua bete genuen, izan ere, aurreko astean egindako esfortzuak, 11 mahai 11 auzoetan jartzeak, fruituak jaso zituen. Horrela, behar genituen 3000 sinadurak gainditu eta 3302 lortu ditugu gaur arte, Irungo herritarren %5 baino gehiago izango litzatekeena.

Mugak Zabalduz karabana larunbatean hasiko da gure eskualdetik

Data: 
Larunbata, Apirila 28, 2018 - 10:30
Non: 
Santiago Zubian
Antolatzen du : 
Ongi Etorri Errefuxiatuak

photo_2018-04-24_09-41-46Zuengana zuzentzen gara, gogoarazteko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Euskal Herritik Karabana bat antolatu duela. Mugak Zabalduz karabana apirilaren 28an gure eskualdean egongo da, Hauxe izango da egitaraua:

  • 10:30 etan Irungo Nazioarteko Zubian elkartuko gara.
  • 11:00etan Hendaiako Atzerritarren Atxikitze Zentruan elkarretaratze bat egingo dugu.

Tristtan Mourguy bakarlariaren kontzertua Kabigorrin

Data: 
Larunbata, Apirila 28, 2018 - 23:30
Non: 
Kabigorri

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Euskarazko kantu egilea da, 2014ean bere lehen folk-akustiko diska Trobador 50 bat kontzertutan aurkeztu.

2016ean eszenatokirat itzuli zen proiektu berri ta erabat ezberdin batekin: dualitateari buruzko diska doble baten lehen erdia DUAL [1/2] : GORDEKA (9
kantu, I.O. diskak).

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin