Portada

Arrakastaz amaitu da Bidasoa bizirik-ek eskainitako ostalaritza formazioa

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, lanbide espezializaziorako bi ikastaro anotolatu dituzte, ostalaritza sektoreari zuzenduak. I eta II mailako sukaldaritza ikastaroak, eta taberna eta jatetxe zerbitzuetakoak dira, Irungo Ospitale Zaharreko tailerretan ematen direnak.

Irungo Txiflando antzerki tailerraren “FIÑIXTTERRE” antzezlana, Antzezmotz lehiaketaren irabazle

Antzezmotz, Urretxun burutzen den antzezlan laburren  lehiaketa da. Bertan Euskal Herri osotik iritsitako piezak aurkezteko aukera dute talde sortzaileek. Kamakros antzerki taldeak antolatzen du lau egunetan burutzen den antzerki jaialdia. Aurten 11 talde aurkeztu dira, gehienak gaztelerazko proposamenekin.

ELAK Bidasoa Bizirik-en egindako modifikazioen aurrean Miguel Angel Paez ezeztatu du

Miguel Angel Paez jaunak, Diario Vasco egunkarian apirilaren 12an egindako deklarazioen inguruan, Bidasoa Bizirikeko langileen ordezkaritzak ( ELA sindikatukoak) hurrengoa jakinarazi nahi du: guztiz faltsua dela gurekin inolako informaziorik partekatu duenik . Guk ere prentsaren bitartez ezagutu ditugu enpresa barruan egingo diren aldaketak, eta inork ez gaituela informatu modifikazioetaz.

Pentsioei buruzko EH BILDUren solasaldi irekia

Data: 
Asteazkena, Apirila 18, 2018 - 18:30
Non: 
PALMERA-MONTERO kulturgunea

Asteazken hontan, Apirilak 18 arratsaldeko 18:30tan, Irungo EH BILDUk  PALMERA-MONTERO kulturgunean, pentsioei buruz antolaturiko solasaldi irekira gonbidatu nahi zaitu. GUK GURE PENTSIOAK lelopean OSKAR MATUTE eta MARIAN ESNAOLA, EH BILDUren ikuspuntua eta proposamenak aurkeztuko dizkigute

Doku-Forum: Sexuaren Langileak

Data: 
Osteguna, Apirila 19, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Apirilaren 19an Irungo KABIGORRI ATENEOAN (Peña Kalea 1) antolatuko dugun DokuForumera gonbidatu nahi zaituztegu.

Oraingoan PROSTITUZIOAREN inguruan antolatuko dugu eztabaida eta berton lanbide honen inguruan dauden jarrera ezberdinak aztertuko ditugu. Kokapena egiteko, "PUTEROS" dokumentala proiektatuko dugu. Erreportaia honetan putazaleak ezagutuko ditugu. Zergatik gastatzen dute dirua horretan? Zer pentsatzen dute ? Nola bizitzen dute?

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin