Portada

Pentsioen etorkizunari buruzko hitzaldi bat antolatu du Irungo Ahal Dugu-k

Data: 
Osteguna, Apirila 5, 2018 - 19:00 -tik Ostirala, Apirila 6, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Gure Moradan
Antolatzen du : 
Irungo Ahal dugu

photo_2018-03-26_15-38-17Pentsioen etorkizuna bermatzeari buruzko hitzaldi bat antolatu du Irungo Ahal Dugu-k. Apirilaren 5ean izango da, 19:00etan, Gure Moradan. Hitzaldian, Meri Pita Unidas Podemos-eko diputatuak eta Toledoko Ituna batzordeko bigarren idazkariak eta Pilar Garrido, Gizarte politiketako idazkaria eta Unidas Podemos-eko senatariak parte hartuko dute.

Galdetegia

fotoHondarribiko EH Bilduk herriaren gaineko diagnostikoa abian jarri nahi du, eta horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza. Gure herriaren egoera zertan den ezagutu nahi dugu: arazoak, kezkak, beharrak, ideiak, proiektuk, etorkizuna... zuen iritzia azken finean. Hori guztia ezagutzeko tresnatako bat, behean agertzen den estekako  galdekizuna dugu. Biziki eskertuko genizuke erantzungo bazenu, honen bitartez herritarren hitza jasoko baitugu. Bete eta zabalduaz egin herri!

Kalez Kale ekimena Arbesera iritsiko da ostegunean

Foto archivoIrungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da Arbes auzoan, Kalez Kale ekimenaren laugarren saioan. Palmera Montero Gunean egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kideak, 11:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.

Irungo eta Hondarribiko proiektu berritzaileenetako batzuk aurkeztuko dituzte Krea 20X8 azokan

foto pechakucha Powered by PechaKucha formatuan egingo dute, 20 segundoko 20 diapositibarekin

Krea Bidasoaren azken sei edizioetan egin izan den jarduera da

Krea Bidasoaren hamargarren edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, martxoaren 22rako. Aurreko bederatzietan tailerrak eta hitzaldiak antolatu izan dira, baita ekintzaileekin, enpresekin, formazio zentroekin, unibertsitateekin, udalekin etab. egindako topaketak ere. Beti berrikuntzan arreta jarriaz, eta mugaz gaindiko begirada bilatuz.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin